XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

adartsu. izond. (*1715, 1775). 1. Abartsua, adar asko dituena.

Zuhaitz lodi eta adartsu baten azpitik igarotzen zela.

Adartsua eta orritsua.

2. (*1745, 1749). G. er Adarduna.

adartxo. iz. (*XVII ea., 1664). Adar-en txikigarria.

Mahatsaren adartxo eta aihenak Alboka polit txikia, adartxo bigaz egina.

Nafarroaren mugan Aralarren adartxo bat sartzen zaigu.

adasdun. izond. (adatsdun 1571). Adatsa duena.

Gizonak adasdun izatea desohore du.

// Izar adasdunak (1664; g. er.): kometak.

adaska. Ik. adaxka.

adaste. adastu ad.-aren aditz izena.

adastu, adats, adasten. du ad. (*1745, 1927). Txirikordatu.

Espartina egiteko behar da lehenik kalamu haria adastu.

adats. iz. (1571). Buruko ileen multzoa, berezk. luzea denean.

Urrezko adats ugaria orrazten.

Adatsa bildu.

Adatsetik dilindan.

Haren oinak bere adatseko biloez xukatu zituen.

Adatsa laztu.

// Adats izpi (1630; goi.): ilea.

Adats izpiak zituen urrearen pareak.

// Zuziaren adatsaren izpiak.

adausi. iz. (1657; eusi 1596; ausi *1653). G. ger Zaunka.

// Esr. zah.: Txakur handiak adausi handia.

Adausia eta ausikia behingoaz izan ditut.

-ADAUSI EGIN. Adausi degidala, baina ausiki ez nazala (esr. zah.)

adausika. nola adlag. (-1820). Adausi eginez.

Adausika ari zela.

adaxka. iz. (1696; adaska 1925). Ipar. edo goi. Adartxoa, abartxoa.

Erramu adaxka bat eskuan.

Ezin asezko gosez ekin baitzien arbola erdi debekatuaren fruituei ez ezik baita hosto eta adaxkei ere.

Arkume adaxkaduna.

adberbio. iz. (1712). Gram. Aditza, adjetiboa edo beste adberbio bat mugatzen duen hitza.

Ik. adizlagun. Leku, modu, denbora adberbioak.

adbertsatibo. izond. (1982). Gram. [erd.]. Aurkakotasuna adierazten duena.

Juntagailu adbersatiboak: aurkaritza juntagailuak.

addar. iz. (*XIX b.; aiar 1905). Zuberoan eta inguruan, deabrua izendatzeko hitza.

Ik. txerren. (Izen berezi gisa erabiltzen da).

Addarrek eramanen dik hori.

adegi. iz. (*1653). Bizk. (Zah.; g. er.). Lokia.

adei. iz. (*1905, 1920). 1. Norbaitenganako begirune edo onginahia; jendetasuna, adeitasuna.

Oroi zaitez, Jauna, zure errukiaz eta zure adeiaz.

Adei legea (*1916, 1932; g. er.): gizalegea.

2. (1931). G. er. (Zeruko) grazia.

Eta Jainkoaren adeia Harengan zegoen.

adeitasun. iz. (1932). Norbaiti adierazten zaion begikotasun edo adeia, adibidez, bat etorri gabe ere haren iritziari kontra egiten ez zaionean edo bat bederak duen eskubidea eskaintzen zaionean.

Ik. jendetasun.

Adeitasunez ez nion kontra egin.

Adeitasunez mahai burua eskaini zioten.

// Adeitasunezko trataera.

adeitsu. izond. (1928). Jendetasunez jokatzen dena.

Eta adeitsu zen bere maneretan.

// Harrera adeitsua egin zioten, baina hotza.

adeitsuki. nola adlag. (*1953, 1972). Adeitasunez, jendetasunez.

adelatu, adela, adelatzen. da-du ad. (*XVII ea.; 1696). Batez ere zub. Prestatu, antolatu.

Ik. apailatu.

Axurikia ederki adelaturik.

Beti adelaturik egoteko.

Penitentziaz bihotzak adelatu.

Jauna hartzera ontsa adelatzen naizela.

// (1935). G. er. Konpondu.

Herriko guztiek bideak adelatu behar dituzte, urtean bi aldiz.

adelatze. adelatu ad.-aren aditz izena.

adelazale. iz. (1696). Zub. (G. er.). Prestatzailea, antolatzailea.

adelu. iz. (1696). 1. Batez ere zub. Prestaketa, antolaketa.

Apaizgorako adelu bat.

2. (*1916; 1932). Heg. (G. er.). Apaingarria. //

Lehen erabilera, estreinatzea.

1 adi. nola adlag. (~1800). 1. Zentzumenak erne.

Geratu bazara izan zenuen atseginari adi.

Begiak adi ibiliko dira.

Belarria adi eta erne ipini.

Nik adi-adi entzuten nien.

2. iz. (*1916, 1918). G. er. Ohartasuna, adiera.

Adia, adimena gauza batean ezartzea da.

Adia galdu: adi egoteari utzi.

- ADI EGON. (1596). Zentzumenen bidez zerbaitez jabetzera jarri, eta berezk. begiratu, entzun.

Jaungoikoa beti dago adi eta begira.

Non zen nire zentzua, nora adi nengoen?

Eleizan ez albora adi egon.

Begiak lurrera adi.

Niri adi dago.

Jakintsuen erdian, haiei adi.

Guztiok adi dagozkiolarik.

Elkarren adi egon.

2 adi. iz. (*XIX b., 1931). G. er. Adimena.

Emakume adi-argia.

adia. iz. (*1745, 1761; cf. adiagile). Gip. Auhena edo deitorea, berezk. norbaiten heriotzak eragina.

Han daude oinazez lehertzen, adiaz eta orroaz.

Adia egin.

Ik. adiakatu.

Negarrak eta adiak.

// Zakurraren adia: oinazezko zaunka.

adiagile. iz. (*~1620). Erostaria, hiletaria.

adiaka. nola adlag. (1737). Adia eginaz.

Adiaka egon.

Adiaka eta izerditan.

adiakari. iz. (*1745). G. er. 1. Adiagilea.

2. Gau hegazti harraparia, hontzaren antzekoa, baina hura baino handixeagoa (Syrnium aluco).

adiakatu, adiaka edo adiakatu, adiakatzen. da ad. (*1745, 1858). Adia egin.

Negar egin dugu eta ez zarete adiakatu.

adiakatze. adiakatu ad.-aren aditz izena.

adiarazi. Ik. adierazi.

adibide. iz. (1759). 1. Zah. (G. er.). Oharra, kontseilua.

2. (*~1800, 1802). Zah. (G. er.). Azalpena.

3. (*~1800, 1803). Zah. (G. er.). Jarraibidea, eredua.

4. (*1905, 1912). Zerbait argitzeko edo adierazteko aipatzen edo erabiltzen den egite, aipu edo gertaera.

Ik. etsenplu.

Adibide bakar bat aski da.

Adibideak jarri.

Adibide gisa.

Zenbait aipatuko ditut adibide antzera.

Adibiderik ezagunena.

Adibide argia, adierazgarria, jakingarria.

- ADIBIDEZ. adlag. (1930). Esate baterako, esaterako.

Ik. konparazione.

Har dezagun, adibidez, lehen kapituluak diona.

Hona zenbait ale, adibidez.

adiera. iz. (*1745, 1759). 1. G. er. Adimena, ezaguera.

2. (1817). G. er. Arreta, ohartasuna.

Adiera gogotsuaz entzutea.

3. (*1745, 1764). Esangura.

Kanta ezainak, adiera askotako esanez.

Euskal hitzen adiera erdaraz azaltzen denean.

// (1956) Berezk. Hitz baten esan-nahietako bakoitza, bat baino gehiago dituenean.

45.000 hitz; 57.000 adiera.

Kutsu hitzaren adierarik zabalduena.

Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu.

Hitz arrunt ezagunak adiera berri batera egokitzeko.

adieragin. Ik. adierazi.

adieraki. iz. (1824; adiraki *1745, 1762). G. g. er. Oharra.

adierazezin. izond. (*1965). Ezin adierazizkoa.

adierazgarri. iz eta izond. (*1745, 1959; adirazigarri 1759; adirazgarri 1785; adiragarri 1785). 1. iz (1785). Zerbait adierazten duen zera.

Ik. seinale.

Egiazko damuaren adierazgarri.

Agerkari horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren adierazgarri izan daitezkeen aldetik.

Besoan zeraman taldearen adierazgarria.

Euskara, Euskal Herriaren adierazgarri nagusia.

Gertakari hori ezinegon berezi baten adierazgarria da.

Ez du adierazgarririk behar.

Ik. ezaugarri; adierazle.

2. izond.

Egoki adierazten duena.

Ik. adierazkor.

Adibide adierazgarria.

Liburuak izenburu benetan adierazgarria darama.

adierazi, adieraz, adierazten. du ad. (1571; adiarazi 1635; adierazo 1737). Aditzera eman, jakinarazi.

Zinez uste dudana adieraztea zilegi bazait.

Hura esan zuenean adierazi nahi zuena.

Haiek letraren azala ematen dute, baina zuk zentzua adierazten duzu.

Ederki, garbi adierazi.

Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen.

Ezin adierazi den poza.

Ik. adierazezin.

Harriturik gelditu ziren adierazi zuen jakinduria eta zuhurtasunagatik.

Zer adierazi nahi duzu horren bitartez?

Goganbehar ezkutu batek adierazten dio hondamendira doala.

Zazpi galburu zimurrek abuztu gabeko zazpi urte adierazten dituzte.

Onetsi euskal hitza da, baina ez du bedeinkatu adierazten, maitatu baizik.

Elkarri ezin adieraziz.

Argi hark etxean zegoela adierazten zuen.

Batuketa adierazteko + ikurra erabiltzen da.

Aduanan salgaiak adierazi.

adierazi. iz. (1929). 1. G. er. Oharra, agindua.

2. (1968). Hizkl. Hizkuntza ikurraren edukia edo mamia.

Adierazlea eta adierazia.

adierazkizun. iz. (*1916, 1963). Adierazi behar den zera.

Harritzekoa da nola moldatzen den adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten.

adierazkor. izond (1957). Bizitasunez edo argiro adierazten duena.

Ik. adierazgarri (2).

Bizia eta adierazkorra bada, zertarako behar du garbia izan?

Begitarte, ahots adierazkorra.

Hitz adierazkorren ortografia.

adierazkortasun. iz. (1977). Adierazkorra denaren nolakotasuna.

Hitz, keinu baten adierazkortasuna.

Adierazkortasun marka, maila.

adierazle. iz. (1883; adiarazitzaille 1715; adiaratzaille 1712; adieratzalle 1859; adiarazle *XIX b.; cf. adirazlari 1924). 1. Elkarri ulertzen ez dioten bi pertsonaren artean bitarteko gertatzen den itzultzailea.

Eta ez zekiten Josek aditzen ziela, adierazlearen bitartez hitz egiten zielako.

Mundu guztiko hizkuntzen ezagutza eman zien, bide hartaz adierazlerik gabe beren buruek ulerrarazteko.

2. (1895). Exegeta, testu baten esan-nahia azaltzen edo argitzen duen pertsona.

San Paulo, Ebanjelioaren adierazle zorrotza.

3. (1883). Beste norbaiten nahia, sentimena... aditzera ematen duen pertsona.

Inoren ezinegonaren adierazle bihurtu.

Bidali, Jauna, zerorren uso bake-adierazlea.

// Begiak, bihotzaren adierazleak.

Hitzak besteri begira daude, besterik erakusten digute keinuz eta zeinuz; gauzak eta direlako gauzen irudi-gogoetak dira adierazle horiek gogorarazten dizkigutenak.

Ik. adierazgarri